Izaki sozialak gara, beste baten beharra dugu aitortuak sentitzeko. Gure bizitza harreman-bide bat da, eta horietatik ikasi, aberastu, definitu eta eraldatu egiten gara, inork ez gaitu axolagabe uzten. Egitura sinplea da eta beti errepikatzen da: hasiera, garapena eta amaiera, nahiz eta historia ez den inoiz errepikatzen.
Bakoitzak bere harrizko motxilarekin bidaiatzen du, eta zer gertatzen da beste batekin elkartzen garenean? Lagunartean egindako bidaia orok baditu bere alde onak eta txarrak, baina prest al gaude une horri aurre egiteko? Bikote honek bere intimitate munduan barneratzen gaitu, non dena ez den perfektua eta gauzak ez diren beti norberak nahi bezala gertatzen.
Ideia eta zuzendaritza: Aiala Etxegarai Mendiguren
Antzezleak: Natalia Garcia Muro eta Aiala Etxegarai Mendiguren
Koreografia: Isabela Rossi eta Aiala Etxegarai Mendiguren
Bideoa: Itxaso Beistegui
Egoitza artistikoak: DT Espacio Escénico, Real Conservatorio Profesional de Mariemma (Madril) eta CDART Ana Rosa Tercero.
Estreinaldia: Umore azoka 2017
Iraupena: 15 minutu.